Skip to main content

Proiektuak

Basque Ecodesign Centerren lana, funtsean, proiektu teknikoak garatzea da, alegia, bai bere bazkide diren enpresen eta horien produktuen posizionamendurako eta bai Euskadiko gainerako eragile ekonomikoentzat baliagarriak diren proiektu teknikoak garatzea. Hiru proiektu mota garatzen ditu:

Bazkideen banakako proiektuak

Parte hartzen duen bazkide bakoitzak banaKako proiketuak garatuko ditu, ekoidiseinuaren printzipioak bere jarduera propioan aplikatzeko. Proiektu horiek bultzatzen dira lankidetza-proiektu bilakatu ahal izan daitezen.

Lankidetza-proiektuak

Proiektu hauek lankidetzaz garatzen dira Basque Ecodesign Centerren bi bazkideren edo gehiagoren artean. Horrekin batera, bloke honen baitan bereizten dira, alde batetik, funts propioekin garatzen diren proiektuak eta, bestetik, funts erantsiekin garatzen direnak, hau da, Euskadiko, estatuko eta Europako I+G programen laguntzarekin garatzen direnak.

Oinarrizko proiektuak / Proiektu metodologikoak

Proiektu guztietan lan egiten da “Life Cycle Thinking” metodologia enpresako erabakiak hartzeko prozesuetan txertatzeko. Proiektuek 3 urte inguruko iraupena dute, eta dedikazio maila handia parte hartzen duten enpresen aldetik. Proiektu horien ezaugarrien artean, honako hauek aipa daitezke:

  • Erronka eta aukera berriak aztertzeko lan-taldeak. Ad hoc taldeak dira, negozio ekoberritzaileekin, ekoidiseinuarekin eta bizi-zikloaren azterketarekin zerikusia duten erronka eta aukerak aztertzen dituztenak. Proiektu berrien diseinuaren atarikoa da.
  • Ezagutza aurreratua txertatzea, unibertsitateko ekodiseinuaren alorreko doktoregaien I+G proiektuei laguntzearen bidez.