Skip to main content

Kolaborazio-Kontsumoa

Internetek, tresna mugikorrek eta informazioaren teknologiek izandako garapena berrikuntzaren eragile nagusia izan da iragan hamarkadan.

Bigarren Ideien Koaderno honetan, joera kultural baten inplikazioak garatzen dira, alegia, Kolaborazio-kontsumoaren inplikazioak, zeren garrantzi handiko sektore ekonomiko batzuk iraultzen hasi baita.

Ideien Koaderno hau joera hori azaltzen saiatuko da, eta zenbait sektoretan etorkizunean izan ditzakeen inplikazioak aztertuko ditu modu sakonean; halaber, desmaterializazioan eta produktu/zerbitzu sistemetan oinarritutako negozio-ereduak bultzatzeko duen ahalmena ere izango du aztergai. Produktu Zerbitzu Sistemei buruzko lehenengo Koadernoarekin batera, enpresen lehiakortasuna bultzatzen duten negozio-eredu ekoberritzaileen panorama itxuratu nahi du, hau da, lehiakortasuna bultzatzeaz batera inpaktuak murriztu eta bezeroen beharrak hobeto asetzen dituen negozio-eredu berritzaileen panorama.

Kolaborazio-kontsumoa sustatzen duten enpresak

Más información