Skip to main content

Ideia-aholkularitza

Ideia-aholkularitza amaiera-puntua da Basque Ecodesign Center-eko Ideien Laborategiaren jardueraesparruetan. Zikloa ixteko, antena eta teknologia-zaintza funtzioari ekiten dio, zeinak jarduera-eremu berriak identifikatzea ahalbidetzen baitu, izan ere, sakon aztertzen dira eremu horiek ikerketa tematikoaren eta mahai-inguruen esparruan.

Ideia-aholkularitzaren xedea aurreko bi etapetan sortu diren negozio-ideia berriei forma ematea eta bideragarritasun-azterlan bat egitea da, bai ekonomiaren eta bai ingurumenaren ikuspegitik, enpresa bezeroak erabaki ahal dezan errealitatean ezar daitekeen edo ez.

Aurreko kasuetan bezala, abiapuntua hasierako "briefing" bat da, detektatutako problematika edo aukera eta lortu nahi diren helburuak definitzeko; hortik abiatuta, ikerketa-lan bat abiatzen da eskura dagoen informazio guztia bildu eta ebaluatu ahal izateko.

Informazio horrekin, ideazio-fase bat egiten da geroago; bertan, Ideien Laborategiak eskura dituen berrikuntza- tresnak erabiliz, aukeran egon daitezkeen negozio-ildoak sortu eta ebaluatzen dira. Fase horretan, gainera, ildo horiek bezero-enpresarekin ebaluatzen dira eta gero aukeratu ere egiten dira. Aukeratutako ideiak xehetasunez garatzen dira zerbitzuaren azken etapan.

Ideia-aholkularitzari dagozkion proiektuen garapenerako etapen grafiko eskematikoa.