Skip to main content

Trakzio eredua

Aurretik ere azaldu dugunez, Basque Ecodesign Center-ek hornidura-katean ingurumen-alderdiak bultzatzeko proposatzen duen eredua argi eta garbi bereizitako hiru jarduera-esparrutan oinarritzen da.

Esparru horietako bakoitza, halaber, hainbat etapatan bereizten da, erantsitako irudian ikusten den bezala.

Jardueraren ingurumen-kudeaketa:

Jasangarritasuneranzko lehen urratsa da honako hau. Oinarri sendo bat lortzea da xedea; hortaz, ingurumen- legediaren arloan eta ingurumen-kudeaketarako sistemetan lan egitea proposatzen da Ingurumena. Arlo honetan, batez ere hornitzaileek hartuko dute parte.

Prozesuari ekin aurretik, enpresak oinarrizko eskakizunak estalita eduki behar ditu (ingurumen-legedia beteta, adibidez). Hortik aurrera, kudeaketa-sistemak abian jartzeko, enpresak bere burua gainditzeko asmoa eduki behar du, etengabeko hobekuntzaren eta jarduera-plangintzaren bitartez, eta ingurumen-hobekuntzarako helburuak ere ezarri beharko ditu.

Oinarri hori sendotutakoan, hornitzaileen bultzadarekin bi ikuspegi ezberdinen bidez (produktu-negozioa eta hornidura-zerbitzu korporatiboak) jarraitzea proposatzen dugu.

Proposatutako hornidura-katean ingurumena bultzatzeko ereduaren eskema orokorra.

Produktuaren hornidura-katea:

Bigarren lan-esparru honek hornidura-kateko eragile guztiak hartu nahi ditu barnean. Enpresa bultzatzailearen negozioaren oinarrizko produktuari edo zerbitzuari aplikatu beharreko ekarpen eta ingurumen-hobekuntza guztiak sartuko dira esparruan.

Lan-ildo horretan, eraginkorra da "bizi-zikloaren" kontzeptua, eta produktuaren bizi-zikloaren etapa guzti- guztietan esku har daiteke, sakontasun-maila ezberdinetan.

Hornidura eta zerbitzu korporatiboak erostea eta kontratatzea:

Azken lan-esparru honetan, enpresaren erosketak eta kontratazio orokorrak egitean, ingurumen-klausulak sartzea bilatzen da. Klausula horiek, erakundearen funtzionamendurako beharrezkoak badira ere, ez dira negozioaren parte, eta, beraz, ez dute eragiten enpresaren produktu/zerbitzuen gainean.