Skip to main content
PUBLICACIONES

Euskadiko Ekonomia Zirkularrerako Estrategia 2030

Mundua aldatzen ari da, aurreko belaunaldiek sekula irudikatu ez zuten erritmoan, eta aurrerakuntza teknologikoa lausotzen ari da mundu fisikoaren, biologikoaren eta digitalaren arteko mugak. Laugarren industria-iraultza izenez ezagutzen da. Aurreko iraultzen kasuan ez bezala, egungoa izugarri bizkor ari da aurrera egiten.

PUBLICACIONES

6 urte ekodiseinuaren inguruko prestakuntza praktikoa sustatzen. Basque Ecodesign Hub. 2015-2020 Txostena

EAEko ekodiseinuaren arloko prestakuntza-jardueraren muina da Basque Ecodesign Hub: prestakuntzarako, proiektu-garapenerako eta ikerketarako zentroa da ekodiseinuaren eta ekoberrikuntzaren arloari dagokionez.

Basque Ecodesign Center-en (BEdC) jardueretako bat da Basque Ecodesign Hub. BEdC 2011n sortu zen, eta Eusko Jaurlaritzaren, sektore pribatuko enpresen eta sektoreetako elkarteen eta klusterren arteko lankidetza-akordio publiko-pribatua da. Haren helburua ekodiseinu-proiektuak sustatzea eta garatzea da.

PUBLICACIONES

Konpongarritasunaren egoera EAEn

Ekonomia zirkular bateranzko bilakaerak ekodiseinutik birmanufakturara edo birziklatzera doazen estrategiak aplikatzea eskatzen du.

Estrategia horietako bat konponketa da, produktu baten bizitzaren amaiera-data atzeratzea ahalbidetzen duena, akatsen bat detektatu ondoren. Iraunkortasun arloari dagokionez, produktua gehien erabiltzea ahalbidetzen duten estrategien azken maila da konponketa, birmanufakturaren, berregokitzearen, berritzearen eta berrerabiltzearen atzetik, eta birziklatze-estrategien aurreko urratsa da.

PUBLICACIONES

Nola definitu ekonomia zirkularreko politika korporatiboa sektore elektrikoan? Diagnostikoa

Dokumentu honen xedea ekonomia zirkularrari dagokionez monitorizazioaren eta erreportearen alderdi nagusiak identifikatzea da; bereziki, sektore elektrikoan. Dokumentu honek erabakiak hartzen lagundu ahal izango die enpresa elektrikoei, beren kudeaketan ekonomia zirkularraren monitorizazio-sistema integratzeari begira. Zehazki, honako galdera hauei erantzun nahi die dokumentu honek: Nola integratzen da ekonomia zirkularra kudeaketan? Zeri deitzen zaio ekonomia zirkularra? Nola neur daiteke ekonomia zirkularra?

PUBLICACIONES

Ingurumen-Aztarna Korporatiboa aplikatzeko gidaliburu metodologikoa

Gidaliburu honen helburua da ingurumen-aztarna korporatiboa (IAK) kalkulatzen
laguntzea -bai euskal enpresetan eta bai bestelako erakundeetan- ahalik eta
modurik eraginkorrenean eta eskura dauden erreferentziazko dokumentuen arabera.
Erreferentziazko dokumentu nagusia Europako Batzordearen Ingurumen-aztarna
Korporatiboaren Gidaliburua (IAKren Gidaliburua) da, eta baita ISO/TS 14072:2014
araua eta NBIPren Guidance on Organizational Life Cycle Assessment gidaliburua ere.

PUBLICACIONES

Euskadin fabrikatutako produktu zirkularren katalogoa

Made in Euskadi ekodiseinuaren 20 urte katalogoa formatu fisiko eta digitalean editatu da, eta lehen aldiz biltzen du Europa mailan hamar industria-sektoretako produktu-kategorien zerrenda zabala. Bizi-zikloaren analisirako metodologiak aplikatu dira, halakoen ingurumen-inpaktua nabarmen hobetu dutenak, eta Europako industria-sektore osoarentzako eredu dira.

PUBLICACIONES

Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren 2024 Plana

Euskadik ekonomia zirkularraren eta bioekonomiaren garapen-potentziala identifikatzen du, eta Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren Plan Estrategiko hau egiten du, 2024rako helburu horiek zehaztuz: produktibitate materiala % 30 handitzea; material zirkularraren erabilera-tasa % 10 handitzea; eta BPGren unitate bakoitzeko hondakinen sorrera-tasa % 10 murriztea.

PUBLICACIONES

Euskadiko eraikuntza industrializatu jasangarriaren gida

Eraikuntza industrializatuaren gidaliburu hau eta hari lotutako kalkulu-tresna helburu nagusi batekin eginak dira: arkitektura-proiektuetan irtenbide industrializatuak sartzea komeni den erabakitzen laguntzea. Erabakia modu inpartzialean sistematizatzea eta objektibizatzea du helburu gidaliburuak.

PUBLICACIONES

Finantza jasangarrietarako Europako taxonomia aplikatzeko gida

Dokumentu honetan Ihobe-Basque Ecodesign Center-en proposamen metodologiko bat jasotzen da: «Erakunde ez-finantzarioek Taxonomia Erregelamendua4 (TE) aplikatzeko gida metodologikoa», zeinaren helburu nagusia den Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ez-finantzarioei TE hori aplikatzeko prozesuan laguntzea.

Lan honetan zehar araudia, hautaketa-irizpide teknikoak, gutxieneko gizarte-bermeak eta haien inplikazio kuantitatiboak eta kualitatiboak aztertzen dira informazioa zabaltzeko eskakizunak betetzeko orduan, eta aurrekoa ezartzeko proposamen bat aurkezten da.
PUBLICACIONES

Ingurumen-zaintza estrategikoaren txostena (2022ko apirila)

Txosten honen helburua Basque Ecodesign Center-en (BEdC) esparruan izan daitezkeen lan-ildoak identifikatzea da. Lan-ildo horiek, BEdC-ren akordioan jasotako lehentasunezko gaiekin lotutakoak, baliagarriak izan daitezke ingurumen-berrikuntza Euskadiko enpresa-sarearen lehiakortasun-faktore bihurtzeko eta ekonomia zirkularrerako trantsizioa bizkortzeko, lehengai falta, arazo logistiko eta energia-segurtasun falta konpontzeko, besteak beste, Ukrainako gatazka belikoarengatik larritu direnak.
Subscribe to Ekonomia zirkularra