Ekonomia zirkularreko sektore-gakoen txostenak
Ekoberrikuntza Euskadin.105 industria-proiektu irtenbide zirkular berrietarako
Argitalpen honek 2018tik 2022ra Ekoberrikuntza Zirkularreko Programaren esparruan amaitutako 105 proiektu baino gehiagoren emaitzak biltzen ditu. Programa hau Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoak kudeatzen du, eta euskal enpresetan ekodiseinua, ekonomia zirkularreko frogapena eta ekoberrikuntza estrategikoa sustatzen ditu.
Ingurumen-zaintza estrategikoaren txostena (2023ko uztaila)
Edizio honetan, sei ardatz tematiko horien inguruan izandako aurrerapen eta berrikuntza nagusiak biltzeaz gain, Ekonomia zirkularrari buruzko 2024rako 10 jarduketa-gako nagusitzat hartzen diren horietan jasotako informazio guztia biltzen du.
Ekonomia zirkularra eta hondakinen kudeaketa. Herritarren pertzepzioaren azterlana
Euskal industriarako lehengai kritikoak eta funtsezko metalak
Ekoberrikuntza Euskadin. 74 irtenbide zirkular berri
Erakundeetan zientzian oinarritutako helburuei heltzeko gida metodologikoa
Argitalpen honen helburua da informazioa eskaintzea eta gida bat izatea zientzian oinarritutako helburuak (SBT, Science Based Targets) definitu eta lortzeko prozesurako, sektore pribatuan deskarbonizazio estrategiaren parte gisa.
Dokumentu honek balio izango du enpresek deskarbonizazio garbirako bidea hasi edo indartu ahal izateko eta, horrela, berotegi efektuko gasen (BEG) emisioan inpaktua murriztearen alde lan egiten duten enpresen zerrenda gero eta handiago baten parte izateko, klimarekin lotutako azken ebidentzia zientifikoen ildoan.
Gida metodologikoa antolakuntzako ingurumen-inpaktua ebaluatzeko metrikak integratzeko
Dokumentu honen xedea da Basque Ecodesign Center-en egindako proiektuetako ikaskuntzak erakundearen ingurumen-ebaluaziorako tresnen integrazioari eta horien arteko harremanari buruzkoak transferitzea, ikasitako gai horiek enpresek integratu ahal izan ditzaten eta ingurumen-
metriken kalkulua modu eraginkorragoan planteatu ahal izan dezaten.
Lotutako argitalpenak
Ekonomia zirkularreko Ingurumen-zaintza Estrategikoko Txostena. 2025erako 10 gakoak
Basque Ecodesign Center ekimenak ingurumen-zaintza estrategikoari buruzko txostenak egiten ditu bere zaintza-sistemaren bidez eskuratutako ezagutzan oinarrituta. Honako hau txosten horien hirugarren edizioa da. Hala, ekonomia deskarbonizatu eta zirkularrago baterako trantsizio-palanka gisa araugintzan eta merkatuan dauden azken berrikuntzak batzea du helburu. Horrez gain, estandar berriak eta aitortutako metodologiak identifikatzen ditu, hain zuzen ere Basque Ecodesign Centerreko enpresa bazkideek diharduten balio-kateetarako esanguratsuak izan daitezkeenak.