Skip to main content

Basque Circular Hub-ek deialdi berri bat jarri du abian Murriztearren programako ETEei zuzenduta, ingurumenean espezializatutako profesional gazteak integratzeko

Basque Circular Hub-ek, Ihobe sozietate publikoak kudeatzen duen ekonomia zirkularreko zerbitzu aurreratuen zentroak, Murriztearren programako 2025eko deialdia jarri du abian Euskadiko ETEei zuzenduta, ingurumenean prestatutako profesional gazteak Euskadiko ETEen eskuetan jartzeko. 

Edizio berri honetan, programak ingurumen-metriken kalkulua bultzatuko du, hala nola karbono aztarnarena eta ingurumen-aztarnarena organizazio-ikuspegi batetik, bai eta deskarbonizazio-helburuak jasotzen dituen ekintza-plan baten planteamendua ere.   

Ihobek ekonomia zirkularreko prestakuntza Programaren 2025eko edizioa abiatu du jardunean dauden profesionalentzat

Basque Circular Hubek eta Pyme Circular ekimenak, biak Ihobe sozietate publikoak kudeatuta, Jardunean dauden profesionalentzako ekonomia zirkularreko prestakuntza programaren 2025eko deialdia abiarazi dute, Gasteizko Udalaren, Bilboko Udalaren eta CONFEBASK eta bere kide diren ADEGI, CEBEK eta SEA elkarteen laguntzarekin. Programa Industria sektoreko enpresei zuzenduta dago, batez ere ETEei.

Subscribe to Ekonomia zirkularra