Eredu ekoeraginkorrago berrien garapena, produktuaren zerbitizazioaren bidez
2014an garatutako bigarren mahai-inguruaren gaia izan zen produktuak zerbitzuekin osatzean edo ordeztean oinarritutako negozio-estrategia; estrategia horren helburua da produktuen berezitasuna gehiago nabarmentzea, bezeroen beharrei hobetu erantzunez, produktuek ingurumenean dituzten inpaktuak murrizteaz batera. Horri “zerbitizazioa” deitzen zaio, eta bazegoen identifikatuta 2013ko banakako zaintza- txostenetan, aztertu eta sakondu beharreko gai bezala.
Lan hartatatik abiatuta, Basque Ecodesign Centerren lehenengo Ideien Koadernoa garatu zen, eta mahai- inguru honen helburua izan zen aztertzea zer inplikazio erreal izan ditzakeen kontzeptu berri honek Basque Ecodesign Centerren enpresa bazkide baten jardunarentzat.
