2015eko urtea
Moda Jasangarriaren IV. Jardunaldia—SlowFashionSpain
2015eko maiatzaren 8 eta 9a — Madril
2015eko maiatzaren 8an eta 9an, Madrilgo Jantziaren Museoan (Museo del Traje), Moda Jasangarriari buruzko jardunaldi bat egin zen Slow Fashion Spain plataformaren eskutik -Espainiako Moda Jasangarriaren Plataforma-.
Jardunaldi horren ardatza izan zen moda bestelako ikuspuntu batetik ezagutzea, gai hauen inguruan hausnartuz: jasangarritasuna, berrikuntza, eboluzioa, gizarte- erantzukizuna, ekintzailetza, sentsibilizazioa, komunikazioa eta negozioa.
Basque Ecodesign Center gonbidatuta egon zen Ekodiseinuaren alorrean Euskadin garatzen ari den lana azaltzeko, modaren mundura apur bat hurbilduz.
Europako Batzordearen Ekoberrikuntzari buruzko 18. Europar Foroa
2015eko maiatzaren 20 eta 21a — Bartzelona
Europako Batzordeak antolatuta, Kataluniako Generalitaten eta Nekazaritza eta Ingurumen Ministerioaren sostenguarekin, 2015eko maiatzaren 20 eta 21ean Ekoberrikuntzari buruzko 18. Foroa egin zen Bartzelonan.
Foro horretan, Basque Ecodesign Center parte hartzera egon zen gonbidatuta, arrakasta kasu gisa, Ekodiseinua euskal enpresen artean sustatzera zuzendutako lankidetza publiko-pribatuko ikuspegi berritzaileagatik.
Aurrean 200 entzule baino gehiago izanda, ekimenaren lana eta emaitzak erakutsi ziren.
Lehenengo Produktuaren Ingurumen Adierazpen Bateratuak (EPDak) - International EPD System—Global EPD- Iberdrolari emateko ekitaldia
2015eko urriaren 26a— Madril
AENORek antolatua, 2015eko urriaren 26an egin zen, Iberdolaren Madrilgo egoitza nagusian, International EPD System eta Global EPD sistemen arabera egindako ziurtapen bikoitza lortu duten lehenengo bi Produktuaren Ingurumen Adierazpenak (EPD) ofizialki banatzeko ekitaldia.
Diplomak AENOReko zuzendari nagusi Avelino Britok entregatu zizkion Iberdrolako Berritzaileen Saileko zuzendari Xabier Viteriri. Halaber, ekitaldira International EDP System sistema kudeatzeaz arduratzen den Environdec erakunde suediarreko arduradunak eta Ihobeko Zuzendari Nagusi Javier Agirre ere etorri ziren.
Green drinks Santiago: Ekodiseinua eta diseinu jasangarria
2015eko azaroaren 3a — Txileko Santiago
IDM-Ingurumenaren Prestakuntza Teknikoaren Zentroak eta Ecodal-latinoamerikako Ekodiseinuaren Batzarrak Txilera gonbidatu zuten Basque Ecodesign Center, 2015eko azaroan, bertan hitzaldi eta jardunaldi batzuk eskaintzeko.
Hain zuzen ere, 2015eko azaroaren 3an Green drinks Santiago ekitaldiaren edizio berezi bat egin zen; saio horretan, erakusketariak izan ziren Basque Ecodesign Centerreko José Maria Fernandez eta Mexikoko CADIS Bizi Zikloaren Azterketa eta Diseinu Jasangarriko zuzendari Nydia Suppen. Biek unibertsitate-ikasle gazteekin jardun zuten Ekodisenuak, produktuen diseinu jasangarriak eta erosketa publiko berdeek duten garrantziaz.
Tailer-mintegia: “Ekodiseinua eta Ekoizlearen Erantzukizun Hedatuaren legea (REP)” - ECODAL Prestakuntza-esperientzia
2015eko azaroaren 6 eta 7a— La Serena (Txile)
Jarduera ugariko bi egunetan, 2015eko azaroaren 6 eta 7an, “Ekodiseinua eta REP Legea” izeneko Tailer-mintegia egin zen La Serenako Unibertsitatean (Txile); ekimen horren helburua zen Ekodiseinua, Ekoberrikuntza eta Ekonomia Zirkularra lotzea Ekoizpenaren Erantzukizun Hedatuaren Legearekin (REP legea), komunitatearekin eta, bereziki, produktu eta zerbitzuen ekoizpenaren etapekin lotutako ikasle eta profesionalekin.
Topaketak bildu zituen ekoizpenaren eta zerbitzuen alorrarekin lotutako diziplinetako ikasle eta profesionalak, enpresari ertain eta txikiak, eta sektore publikoko eta gizarte zibileko ingurumen-kudeatzaileak.