Skip to main content

2013ko urtea

“Ekodiseinua eta ekoberrikuntza ekonomia berdearen esparruan” jardunaldia

2013ko urtarrilaren 31 – Bartzelona

Basque Ecodesign Center-ek "Ekodiseinua eta ekoberrikuntza ekonomia berdearen esparruan" mintegian parte hartu zuen. Mintegia Bartzelonan izan zen 2013ko urtarrilaren 31n, Sosteniprak eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko ICTA taldeak antolatuta, EuropakoECOTECH SUDOE proiektuaren barruan.

Ekitaldian Jose María Fernandezek jardun zuen, Basque Ecodesign Center-eko arduradun teknikoak, baita Kataluniako Gobernuko Eric Pueyok eta Industria, Energia eta Turismo Ministerioko (ENISA) Cormac Leggett-ek ere.

Jardunaldiaren helburua puntako hiru ekimen aurkeztea izan zen Espainiako ekodiseinuaren barruan, hala nola Kataluniako ekodiseinuko ecodiscat 2012- 2015 programa, enpresa-proiektu ekoberritzaileentzako kreditu parte- hartzaileak eta Basque Ecodesign Center bera.

“Ekodiseinuaren eta ekoberrikuntzaren aukerak euskal industrian” jardunaldia

2013ko martxoaren 6a — Arrasate

2013ko martxoaren 6an, Basque Ecodesign Center eta CIE Automotive etxea Mondragon Unibertsitateak antolatutako "Ekodiseinuaren eta ekoberrikuntzaren aukerak euskal industrian. Automozio sektoreko kasu praktikoak" izenburuko jardunaldian parte hartzera deitu zituzten.

Basque Ecodesing Center-ek alor horretako lankidetza publiko eta pribatuaren arteko lan-ildoak eta egungo egoera azaldu zituen. CIE Automotive etxearen aldetik, Christian Uriartek iaz Basque Ecodesign Center-en egindako proiektua aurkeztu zuen, forjak estanpatzeko prozesua ingurumenaren aldetik hobetzearen inguruan.

Ekitaldia Diseinu Berrikuntza Zentroaren (DBF) aktibitateen esparruan izan zen, zentro horretan biltzen baitira Mondragon Unibertsitatearen (MU) aktibitate akademiko guztiak, baita diseinu industrialaren eremuko ikerketa eta transferentziaren ingurukoak ere; DBFk enpresentzat giltzarri diren bi ikerketa-lerrotan lan egiten du: bata jasangarritasunari eta ekoberrikuntzari lotua dago eta besteak esperientzien diseinuarekin, interakzioarekin eta diseinu inklusiboarekin du zerikusia.

“Komunikaldiak 2013” jardunaldia, Ideien Laborategien eginkizunari buruz

2013ko martxoaren 20a — Arrasate

2006. urtetik hasita, Mondragon Unibertsitateko Komunikazio Sailak Komunikaldiak izeneko egun bateko jardunaldia antolatzen du, urtero, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Aretxabaletako campusean (Gipuzkoa), komunikazioarekin zerikusia duen gai monografiko baten inguruan.

2013ko edizioan, EAEn abian dauden ideien laborategietako ekimenak aurkeztea izan zen jardunaldiaren xedea. Kasu praktikoekin hasi aurretik, ibilbide labur bat egin zen, mota horretako ekimenek mundu mailan duten ikuspegiaren berri izateko.

Basque Ecodesign Center erakundeak bere Ideien Laborategian gai honi buruz garatzen ari diren aktibitateak aurkeztu zituen eta, ondoren, mahai-inguru batean parte hartu zuen, non mota horretako ekimenen ahalmen berritzailea eztabaidatu baitzen. Euskadiko beste ideia-laborategi batzuek ere hartu zuten parte jardunaldian; horien artean ziren HUHEZI-Goienako Komunikazio Taldeko ideia-laborategia, Dinamik Ideas eta H-Enea Living

“Europa bikaina. Berrikuntza eta ikerkuntza. Partekatzea, arrakastaren giltza” jardunaldia

2013ko irailaren 19a — Madril

Joan zen irailaren 19an, Europako Batzordearen Madrilgo egoitzan, jardunaldi tekniko bat izan zen ondorengo izenburu honen pean: "Europa bikaina. berrikuntza eta Ikerkuntza". Europa elkarteak antolatutako jardunaldiaren helburua berrikuntza eta ikerkuntza alorretako jardunbide egokiak aurkeztea izan zen.

Jardunaldian hautatu eta aurkeztu ziren jardunbide egokien artean egon zen Basque Ecodesign Center-ena, Espainian daudenetatik, publiko eta pribatuaren arteko lankidetzatik sortutako ekimen onenen artean nabarmendu baitzuten. Eraberean, Iberdrolak ere parte hartu zuen bertan, Berrikuntzaren eta ingurumenaren esparruan barnean garatzen ari den lana erakutsi zuelarik.

Kanpo arazoetarako eta Lankidetza Ministerioko Europar Batasunerako Estatu Idazkaritzaren babesa o zuen jardunaldiak, hala nola Europako zordearena eta Finlandiak Madrilen duen axadarena.

Ekodiseinua - enpresa-jardunaldia Aplikazio-gidak, Europako legedia eta proiektuen finantzaketa

2013ko irailaren 17a — Gasteiz

Held Iragan irailaren 17an bildu zen, Gasteizen, hiri hartako Udaleko Sustapen Ekonomikorako Sailak antolatuta, industria eta eraikuntza sektoreetako profesionalei zuzendutako jardunaldi hau.

Ekodiseinua ingurumen-inpaktuei aurrea hartzeko oso bitarteko ahaltsu gisa aurkeztu zen aipatutako jardunaldian, enpresei ingurumenarekiko errespetuz jokatzen duten produktuak garatzea ahalbidetzen.

Jornada empresarial - Ecodiseño: Guías de aplicación, normativa europea y financiación de proyectos

17 de septiembre de 2013 — Vitoria-Gasteiz

Celebrada el 17 de septiembre de 2013 en Vitoria Gasteiz, y organizada por el Departamento de Promoción Económica del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, esta jornada estuvo dirigida a profesionales del sector industrial y de la construcción.

En ella se presentó el ecodiseño como una herramienta para la prevención de impactos ambientales, mediante la cual las empresas consiguen el desarrollo de productos respetuosos con el entorno.

Habitataren, Bulegoen, Zuraren eta Contractaren sektoreko Jasangarritasunari buruzko jardunaldia

2013ko azaroak 22a — Bilbo

Habic Euskadiko Habitataren eta Contractaren Klusterrak eta Ihobe Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Sozietate publikoak antolatuta, iragan azaroaren 22an, Bilbon, ingurumenari eta Jasangarritasunari buruzko sektoreko lehen ldia egin zen. Jardunaldiaren inaugurazioan izan zen Ingurumen eta Lurralde politikako sailburua, Ana Oregi. Jardunaldian, dagoeneko proieuktuen ingurumen-ziurtagirien jabe diren euskal ETEetako talde hautatu batek bere esperientziaren berri eman zuten. Guztira, ehun bat enpresak jakin zuten han nola den posible, ingurumen- kuntzako eta ekodiseinuko estrategiei esker, lehiakideetatik iztea, kostuak aurreztea, merkatu berrietan sartzea eta duktuak berritzea.

Aurkezpen ofiziala EBko Enpresa eta Industria eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusietako Michael Bennettek inauguratu zuen.

Workstudio “Collaboration for Sustasinable Lifestyles through Business and social innovations”

2013ko azaroaren 4a eta 5a — Berlin

Joan zen azaroaren 4an eta 5ean, Berlinen, Europa mailako eragile askoren arteko topaldi bat izan zen gizarte-berrikuntzen bitartez eta negozioen munduan bizi-estilo jasangarriak ezartzera bideratutako lankidetza-modu berriak guztien artean aztertu eta eztabaidatzeko xedez.

Alemaniako Gobernuko Garapen eta Lankidetza Ekonomikorako Ministerioak antolatu zuen, Europako Ingurumen Agentziaren eta Ekoizpen eta Kontsumo Jasangarriaren Zentroaren laguntzarekin; Basque Ecodesing Center, berriz, ordezkatzen duen jarduera-esparruagatik eta lankidetza publiko-pribatuaren eredua aldezten duenez, jardunaldian parte hartzera gonbidatu zuten.